LAINOA JANEZ

LAINOA JANEZ

JUAN KRUZ IGERABIDE

11,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2015
Materia
Poesía en euskera
ISBN:
978-84-9109-046-5
Páginas:
96
Encuadernación:
Rústica
11,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Munduko disonantziek maitaleen borrokak dirudite (Hölderlin), eteten den oro berriro lotzen da, Bach-en fuga bariaziodun batean bezala edo poema dadaista batean bezala. Esku batek jakiteko grinari eusten dio, besteak bonba atomiko bati; esku batek pospolo izekiari eusten dio, besteak unibertsoaren ilunpe mugagabeari. Ut pluvia poesis, poesia euri da, denboran atzeraka, udazken-uda-udaberri-negu; dena urak darama, eta nia lainoa janez zahartzen da, atzeraka oroituz.

Haizeari eskutik heldu, agure itsu bati bezala,
zuhaitzen ukimena sentiarazi
eta hostoen hatz berdeen egonezina;
epitafio bat xuxurlatu:
hemen euria egin du.

Artículos relacionados

  • HIRIAK ETA URTEAK
    MONTOIA REVUELTA, XABIER
    Munduari hemen Gasteiz deritza Gasteiz Paris Amsterdam edo Bera hiriak ez baitu izen bakarra nonahi izanagatik berbera aldatu egiten dira izenak kale plaza eta etxeen tankera nehoiz ez da aldatuko ordea hiriaren gurari egarbera egarriak dago eta goseak euri-jasak ere ez du asetzen ezta lasaitzen ere legeak alferrik ditu hormak eta ateak giltzarrapoak ez du gerizatzen nahitae...
    En stock

    15,00 €

  • ZOONOMIA
    ARRIEN ELORDI, NEREA
    «Atseginez, dibertimenduz eta plazerez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista. Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxekolanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta...
    En stock

    14,00 €

  • AHAZTU BAINO LEHEN, AMA
    ETXABURU OSA, MIKEL
    Baneki non bizi diren zure oroitzak banaka-banaka bildu eta daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean, horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean, karameluen ordez miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak. ...
    En stock

    14,00 €

  • UDABERRIA SUTAN
    ITURRALDE URIA, JOXEMARI
    Gerezi ederrak gorriak muxuak lez zutzat gordeta. Errepidea suge luzea oso zizarea ni. Goiz eder hura ohe goxoan biok ez dut gogoan. ...
    En stock

    14,00 €

  • ETXEKO URAK
    BILBAO, LEIRE
    Horrek etxeko urak dauzka” esaten da Ondarroan, etxetik edan duela esateko, etxeko izaera dakarrela. Hain zuzen ere, urak botaz hasten da Leire Bilbaoren poema bilduma berria, eta listua eta hizkuntza datoz gero, kolektibotasunaren marea, eta harraskako urak. Amatasunari buruzko liburu bat bainoago, amatasunetik idatzitako liburu bat. ...
    En stock

    13,50 €

  • URRE AROA
    RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, ALFREDO
    «Se me habi´a concedido, pues, contemplar una joya, una maravillosa antologi´a de poetas de notable inte- re´s, desconocidos para el lector actual, que nacieron y vivieron en Navarra y que escribieron y publicaron sus mejores composiciones entre finales del siglo XV y principios del XVI. A aquellos olvidados vates al parecer nadie los habi´a tomado jama´s en consideracio´n como...
    En stock

    13,00 €

Otros libros del autor

  • HAMABI GALDERA PIANOARI
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Ama hil, eta pianoaren aurrean hamalau urteko neska batek egiten duen barne-bakarrizketan oinarritutako nobela hau heriotzari buruzko hausnarketa bat da, baina ez era intelektual batean emana, nerabeak, gauzak pentsatu baino, sentitu egiten baititu. ...
    En stock

    12,50 €

  • ZANGOTRABA
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: aduanetako langilea da Joxe, eta detektibea Juan Fernandez, maitasun-kontuetan espezializatua. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta...
    No disponible ahora

    17,90 €

  • ULISES
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Troiako hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren azken suak artean itzali gabe zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin batera, Itakako bidean jarri zen. Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises, eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu hartzera kond...
    No disponible ahora

    8,00 €

  • BULARRETIK MINTZORA. HAURRA, AHOZKOTASUNA ETA LITERATURA
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Haurra, ahozkotasuna eta literatura ...
    No disponible ahora

    10,30 €