ZOONOMIA

ZOONOMIA

ARRIEN ELORDI, NEREA

14,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2022
Materia
Poesía en euskera
ISBN:
978-84-9172-291-5
Páginas:
112
Encuadernación:
Rústica
14,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

«Atseginez, dibertimenduz eta plazerez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista.

Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxekolanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta desioaren, gizon eta emakumeen erreturekin batera, familiaren eta haur haztearen nahiz eguneroko bizitzaren auziak jorratzen ditu ingenio, ironia eta umore fi nez, baina baita sakontasunez ere, liburuan oinazea, ukitu tragikoa eta benetakotasuna nabariak direnez.

Poetak bere barneko emozioen adierazpide bilakatzen ditu animaliak, bestiario pertsonal bat osatzeraino, tradizioaren, zientziaren, esperientzia kulturalaren eta hausnarketa pertsonalaren emaitza bihurtuz. Liburuaren gaiaren adierazbidea da piztiarioa, hortaz, eta «nire hezur arteko zootik ateratzen den emea» agertzea du xede nagusi.»

(Epaimahaiaren aktatik)

Artículos relacionados

  • AHAZTU BAINO LEHEN, AMA
    ETXABURU OSA, MIKEL
    Baneki non bizi diren zure oroitzak banaka-banaka bildu eta daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean, horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean, karameluen ordez miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak. ...
    En stock

    14,00 €

  • BASAIRISA
    GLÜCK, LOUISE
    2020an Literaturako Nobel Saria Louise Glück-i (New York, 1943) eman ziotenean, Suediako Akademiak bereziki nabarmendu nahi izan zuen «haren ahots poetiko nahasezina, edertasun soil batez existentzia indibiduala unibertsal egiten duena». Horixe du bertute, idazkera argi eta soil baten alde egiten du urik sakonenetan barneratzeko ere. Egilearen hitzetan, «Hasieratik hiztegi sinp...
    En stock

    13,00 €

  • UDABERRIA SUTAN
    ITURRALDE URIA, JOXEMARI
    Gerezi ederrak gorriak muxuak lez zutzat gordeta. Errepidea suge luzea oso zizarea ni. Goiz eder hura ohe goxoan biok ez dut gogoan. ...
    En stock

    14,00 €

  • URRE AROA
    RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, ALFREDO
    «Se me habi´a concedido, pues, contemplar una joya, una maravillosa antologi´a de poetas de notable inte- re´s, desconocidos para el lector actual, que nacieron y vivieron en Navarra y que escribieron y publicaron sus mejores composiciones entre finales del siglo XV y principios del XVI. A aquellos olvidados vates al parecer nadie los habi´a tomado jama´s en consideracio´n como...
    En stock

    13,00 €

  • EROS
    DICHARRY, ERIC
    Diotenez, katuek bederatzi bizi badituzte. Mementoko, gizakiok bizi bakarrekoak gara. Hiltzeko pro- gramatuak. Sortzez hilkorrak. Bakan batzuetan, ustegabeko bigarren bizia eskaintzen zaie, emaitza gisa, gizon-emakumeei. Atearen bestaldetik berriz jin direnak heriotz-bazterretan ibili izan direnak dira. Near Death. Etzanik, argi zuri distirantari so daudela, bizi osoa iragan iz...
    En stock

    14,50 €

  • AMUA
    GORROTXATEGI MUJIKA, ARITZ
    Eguneroko ohiko kezkez dihardu Gorrotxategik liburu honetan, baina badago, halaber, kezka sozialerako joera bat, baita itsasoaren eta Mediterraneoaren presentzia ere. Estilo aldetik, badago berrikuntzarik. Poemak biziagoak dira erritmo aldetik, eta ironiaz beteagoak daude aurrekoen aldean. Funtsean, ohikotasunetik abiatutako sakontasunaren eta arintasunaren arteko oreka bilake...
    En stock

    13,00 €