ZOONOMIA

ZOONOMIA

ARRIEN ELORDI, NEREA

15,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Argitaletxea:
PAMIELA
Argitalpen-urtea:
2022
Gaia
Euskarazko poesia
ISBN:
978-84-9172-291-5
Orrialdeak:
112
Azala:
Rústica
15,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Gehitu gogokoenak

«Atseginez, dibertimenduz eta plazerez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista.

Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxekolanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta desioaren, gizon eta emakumeen erreturekin batera, familiaren eta haur haztearen nahiz eguneroko bizitzaren auziak jorratzen ditu ingenio, ironia eta umore fi nez, baina baita sakontasunez ere, liburuan oinazea, ukitu tragikoa eta benetakotasuna nabariak direnez.

Poetak bere barneko emozioen adierazpide bilakatzen ditu animaliak, bestiario pertsonal bat osatzeraino, tradizioaren, zientziaren, esperientzia kulturalaren eta hausnarketa pertsonalaren emaitza bihurtuz. Liburuaren gaiaren adierazbidea da piztiarioa, hortaz, eta «nire hezur arteko zootik ateratzen den emea» agertzea du xede nagusi.»

(Epaimahaiaren aktatik)

Lotutako artikuluak

  • APURKINAK
    GARMENDIA GLARÍA, OIHANE ZUBEROA
    Mundua aforismoz beteta dago. Liburu hau aforismoz beteta dago. Natura aforismoz beteta dago, eta etxeak, eskolak, egunkariak, lagunen hizketak, mingainak… Eta aforismoa? Aforismoa munduz beteta dago. Eta liburuz, naturaz, etxez, eskolaz, egunkariz, lagunen hizketaz, mingainez… ...
    Berehalako eskura

    15,00 €

  • OROI GAREN ORO
    CHIVITE EZKIETA, BEATRIZ
    Beatriz Chivite poeta mundu osoan zehar, urteetan zehar, galdera bera egiten ibili da han eta hemengo lagunei: Zure bizitza bihar amaitzekoa balitz, igarotako ze une zenuke gogoan? Jasotako erantzunak munduko biztanleen argazki eder bat dira, nahi gabe poesia liburu bat osatzen dutenak, oraindik ere irakurlearengan «gizateria» deitzen dugun horri buruz esperantza pizteko gai di...
    Berehalako eskura

    16,00 €

  • BADEN VERBOTEN
    ARANBERRI SARASUA, IKER
    Noiz utzi genion xaloak izateari? Gaztaroaren alaia deitzen duten hori noiz hasi zen gure egunerokotik desagertzen? Hau da Iker Aranberriren lehen lana, galderaz betea, hitzez betea, poeta baten lehen lanak behar duen bidetik. Xabier Lete Poesia Sariaren irabazle, bere poemetan esandakoek ez dute irakurlea otzan eta epel utziko. Has gaitezen bada poeta berri baten lorratzei seg...
    Berehalako eskura

    16,00 €

  • HIRIAK ETA URTEAK
    MONTOIA REVUELTA, XABIER
    Munduari hemen Gasteiz deritza Gasteiz Paris Amsterdam edo Bera hiriak ez baitu izen bakarra nonahi izanagatik berbera aldatu egiten dira izenak kale plaza eta etxeen tankera nehoiz ez da aldatuko ordea hiriaren gurari egarbera egarriak dago eta goseak euri-jasak ere ez du asetzen ezta lasaitzen ere legeak alferrik ditu hormak eta ateak giltzarrapoak ez du gerizatzen nahitae...
    Berehalako eskura

    15,00 €

  • AHAZTU BAINO LEHEN, AMA
    ETXABURU OSA, MIKEL
    Baneki non bizi diren zure oroitzak banaka-banaka bildu eta daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean, horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean, karameluen ordez miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak. ...
    Berehalako eskura

    14,00 €

  • UDABERRIA SUTAN
    ITURRALDE URIA, JOXEMARI
    Gerezi ederrak gorriak muxuak lez zutzat gordeta. Errepidea suge luzea oso zizarea ni. Goiz eder hura ohe goxoan biok ez dut gogoan. ...
    Berehalako eskura

    14,00 €