ZANGOTRABA

ZANGOTRABA

JUAN KRUZ IGERABIDE

17,90 €
IVA incluido
No disponible ahora
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2014
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9746-888-6
Páginas:
240
Encuadernación:
Rústica
17,90 €
IVA incluido
No disponible ahora
Añadir a favoritos

Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: aduanetako langilea da Joxe, eta detektibea Juan Fernandez, maitasun-kontuetan espezializatua. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta eldarnioa elkarrekin dantzara irten ziren urteez ari da nobela. Edurne bikotekidea, Dionisio lagun-min eta lankide, ez batak ez besteak jakingo du protagonistaren baitan irakurtzen. Azken batean, ?inpostore? baten aurrean gaude: lagunen lagun bai, baina lagun desleiala. Ez da faltako poliziarekin elkar-hartze ilunik eta ETAren aurkako gerra zikinaren zipristinik. Ezta saldukeriarik ere, zangotrabarik adiskide minenak azpiratzeko. Pertsonaia komikoa gertatzen da eta ez da falta umorerik kontakizunean. Adiskidetasuna eta traizioa tramaren muina dira. Zinema beltzaren igurtziak iIun-beltzeko atrezzo neurtua eskaintzen dio nobelari; eszenategi horretan gertatuko dira infideltasunaren unerik iradokigarrienak, zigarretaren kearen, sexuaren eta krimenaren giro patetikoan.

Artículos relacionados

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    En stock

    12,48 €

  • … ETA GAUETIK, EURIA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari? Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ...
    En stock

    21,00 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    En stock

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    En stock

    15,00 €

  • ZIRRIBORROAK ETA GERO
    AGIRRE, KATIXA / ZALDUA, IBAN / SARRIUGARTE, DANELE / JAIO EIGUREN, KARMELE / GOPEGUI, BELÉN / CANO, HARKAITZ / ZUBIZARRETA, PATXI / ALBERDI ESTIBARIT
    Egungo euskal literaturako ezinbesteko ahotsak biltzen dituen liburua, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Harkaitz Cano edo Karmele Jaio, besteak beste.Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen erakusten digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Azala kreazio-espazioren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren bereziaren indarrez,...
    En stock

    21,50 €

  • LURREAN HAZIAK
    LUZARRAGA, ASEL
    Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe machia duela. Ez dira Iraultza eta Zigor neba-arrebek Argentinan espero zituzten Aste Santuko oporrak. Ondarretatik milaka kilometrora hazi berriak hasi dira etorkizun posibleetako bideak eta aukerak zabaltzen. ...
    En stock

    13,25 €

Otros libros del autor

  • LAINOA JANEZ
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Munduko disonantziek maitaleen borrokak dirudite (Hölderlin), eteten den oro berriro lotzen da, Bach-en fuga bariaziodun batean bezala edo poema dadaista batean bezala. Esku batek jakiteko grinari eusten dio, besteak bonba atomiko bati; esku batek pospolo izekiari eusten dio, besteak unibertsoaren ilunpe mugagabeari. Ut pluvia poesis, poesia euri da, denboran atzeraka, udazken-...
    En stock

    11,00 €

  • HAMABI GALDERA PIANOARI
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Ama hil, eta pianoaren aurrean hamalau urteko neska batek egiten duen barne-bakarrizketan oinarritutako nobela hau heriotzari buruzko hausnarketa bat da, baina ez era intelektual batean emana, nerabeak, gauzak pentsatu baino, sentitu egiten baititu. ...
    En stock

    12,50 €

  • ULISES
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Troiako hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren azken suak artean itzali gabe zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin batera, Itakako bidean jarri zen. Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises, eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu hartzera kond...
    No disponible ahora

    8,00 €

  • BULARRETIK MINTZORA. HAURRA, AHOZKOTASUNA ETA LITERATURA
    JUAN KRUZ IGERABIDE
    Haurra, ahozkotasuna eta literatura ...
    No disponible ahora

    10,30 €