ERKIZIA ALMANDOZ, TASIO
SARRERA GISA ELIKADURAREN GARRANTZIAZ Elikadura estrategikoa da Zer jan, hura izan Elkarrekin elikatzen gara Amildegirako bidean goaz BIDE ALTERNATIBOAREN ILDOAK Ondo jatea merezi du Agroekologia Nekazari txikien handitasuna Herri gisa, autoeratzen jarraitu Multinazionalak sukaldetik kanpora Supermerkatu kolaboratiboen ekarpena Zirkuitu laburra eta salmenta konbentzionala URRATS BERRIRAKO ZERTZELADAK Plangintza-manifestu adostuaren garrantzia Gizartean tsunami informatibo-emozionala lantzea Botere eraldatzaileen arteko sinergiak Herri mugimenduaren boterea Alderdi politiko eta sindikatuen botere eraldatzailea Botere instituzionala Politika publiko indartsua PROIEKTUAK GAUZATZEKO GARAIA Euskal Herriko kontsumo-taldeak Gaiari buruzko zenbait liburu
Mendebaldean, jatea ekintza aski arrunta da, ohikoaren zentzuan, bai eta beharrezkoa ere; hain zuzen horregatik du dimentsio sozial eta politiko ikaragarria. Esperientziatik eta konbentzimendutik idatzitako saiakera didaktiko honetan, elikadura estrategikotzat aurkeztuko zaigu, nazio baten ekonomia, osasuna, kultura eta izaera uztartzen dituen esparrua delakoan. Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du. Egunez egun bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko bidean lanabes izan nahian, liburuxka honek Euskal Herrian martxan diren proiektuak ezagutzera eman eta plangintza-manifestu adostu baten beharra agertzen du, bai eta botere eraldatzaileen arteko sinergiak proposatu ere. Elikadura baita, akaso, multinazionalen morrontzetatik askatzeko eta euskaldun jendea eta herria saretzeko alor oinarrizkoena.