ITZALAK

ITZALAK

ZALDUA, IBAN

13,70 €
IVA incluido
No disponible ahora
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2004
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9746-203-7
Páginas:
176
Encuadernación:
Bolsillo
13,70 €
IVA incluido
No disponible ahora
Añadir a favoritos




"Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan.

"Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula;

beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina

jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen

ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu

nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera". Irribarre

egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen

zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. "Eta norekin

joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?", galdetu nion. "Nekanerekin.

Senarrak utzi berria hura ere". "Nekanerekin? Ez duzu apenas

ezagutzen ba". "Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu

nolakoak diren ametsak", erantzun zidan. Haien bien etxebizitza

berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. "Ba al

dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien, ametsean? Ez zenidala

ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen

amaitu nuen arte". Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen

irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen

zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. "Nolako gauzak amesten

dituzun, neska...", esan nion belarrira".


Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta

beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez

piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea.


Isilunea ez zen oso luzea izan. "Noiz kontatu behar diozu gure

artekoa Arantzari?", bota zidan, espero nuen bezala. "Laster",

erantzun nion Nekaneri, "oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko

ipuina zuzentzen didan bezain laster".

Artículos relacionados

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    En stock

    12,48 €

  • … ETA GAUETIK, EURIA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari? Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ...
    En stock

    21,00 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    En stock

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    En stock

    15,00 €

  • ZIRRIBORROAK ETA GERO
    AGIRRE, KATIXA / ZALDUA, IBAN / SARRIUGARTE, DANELE / JAIO EIGUREN, KARMELE / GOPEGUI, BELÉN / CANO, HARKAITZ / ZUBIZARRETA, PATXI / ALBERDI ESTIBARIT
    Egungo euskal literaturako ezinbesteko ahotsak biltzen dituen liburua, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Harkaitz Cano edo Karmele Jaio, besteak beste.Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen erakusten digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Azala kreazio-espazioren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren bereziaren indarrez,...
    En stock

    21,50 €

  • LURREAN HAZIAK
    LUZARRAGA, ASEL
    Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe machia duela. Ez dira Iraultza eta Zigor neba-arrebek Argentinan espero zituzten Aste Santuko oporrak. Ondarretatik milaka kilometrora hazi berriak hasi dira etorkizun posibleetako bideak eta aukerak zabaltzen. ...
    En stock

    13,25 €

Otros libros del autor

  • A ESCONDIDAS
    ZALDUA, IBAN
    ¿Cómo puede una persona imaginar que lee para conciliar el sueño mientras es imaginado por otra que trata de dormir?, ¿qué suerte corre un grupo de gudaris durante la Guerra Civil?, ¿cuándo sobrevivió Kafka a su propia muerte?, ¿por qué la clave de toda una vida puede estar en una caja de gusanos de seda?, ¿qué sucede cuando se planifica el fallecimiento de uno mismo en una red...
    En stock

    17,00 €

  • NOLA IZAN GAREN GAUZA
    ZALDUA, IBAN
    Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen; besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela; Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu. Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri ...
    No disponible ahora

    14,00 €

  • COMO SI TODO HUBIERA PASADO
    ZALDUA, IBAN
    El presente volumen recoge 42 cuentos, escritos entre 1999 y 2018, sobre el conflicto vasco o lo que Zaldua y sus amigos llaman 'La Cosa'. Escritos en euskera, muchos de ellos se publican ahora por primera vez en español traducidos por el propio autor. En palabras de Edurne Portela en el prólogo que abre el libro, "aportan algo singular e irrepetible: nos adentran en la histori...
    No disponible ahora

    19,90 €

  • ESE IDIOMA RARO Y PODEROSO
    ZALDUA, IBAN
    "Un escritor tiene que estar constantemente tomando decisiones (?) Pero tengo la impresión de que quienes escribimos en una lengua minorizada, sojuzgada, en situación diglósica, folclórica, en decadencia, en franca recuperación, antiquísima (táchese lo que no proceda) como el euskera, y desde un país pequeño, colonizado, con el mayor grado de autonomía de Europa, sobredesarroll...
    Disponible en breve

    17,00 €

  • ANIMALIA DISEKATUAK
    ZALDUA, IBAN
    No disponible ahora

    23,00 €

  • BAKARRIZKETAN
    ZALDUA, IBAN
    Hamalau bakarrizketa biltzen da liburu honetan. Hamalau idazlek idatziak. Argitaletxetik egin zaie idazleei eskaria: idatz ezazu bakarrizketa bat, lehen pertsonan beraz, giza harremanak gaia hartuta, nahi duzun ikuspegitik begiratuta, beti ere umore klabean, aurren kolpean, jakina, irakurria izan dadin, baina beti ere buruan duzula egunen batean antzezle batek publiko aurrean a...
    No disponible ahora

    12,00 €