ETA GAUETIK, EURIA

… ETA GAUETIK, EURIA

IZQUIERDO, FERTXU

21,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2023
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9172-366-0
Páginas:
368
Encuadernación:
Rústica
21,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari?

Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ospatuko dute, patronalari, sindikalista ustelei eta poliziei aurre egin bitartean.

Existitzen ez diren hirietan bizi diren emakumeak, auzoko karrikak kartografiatzen dituen txatarrabiltzailea, harri-jasotzaile intsumisoa, liburu-dendako erakusmahaia defendatzen duen liburusaltzailea, gerra guztietatik (baina ez borroka guztietatik) ihes egiten duten etorkinak, edota jaguar bihurtzen den kakalardoa. Zerbaitek konektatzen ditu irrati libreak entzuten dituzten pertsonaia hauek guztiak, oraindik existitzen ez diren fanzineak idazten dituztenak, piketeak defendatzen dituztenak, zapatisten matxinadaren ondorioz mexikartzen ari direnak, kalezulo ezkutuetan desagertzen direnak, eta gauetik, euria noiz iristeko zain daudenak.

Funtsean, auzo-nobela bat da, konexio unibertsal ugari dituen garai baten testigantza, errealista bezain surrealista. Txantreako idazleak egiazkoaren eta irrealaren arteko mugak artezki hautsiz eta gaindituz, garatu duen berebiziko artefaktu literarioa.

Artículos relacionados

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...
    En stock

    20,00 €

  • ITZULERAK
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, itsasbeheran. Itasertze berera iritsi dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta daude, ordea, euren bizitzan. ...
    En stock

    19,00 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    En stock

    12,48 €

  • ANTILLETAN GALDURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alema...
    En stock

    17,00 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    En stock

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    En stock

    15,00 €

Otros libros del autor

  • MENDEKO BORROKA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Bruce Lee eta Nora Miao Erromara iritsi dira film bat errodatzeko asmoz eta 70eko hamarkadako hiri nahasi bat topatuko dute: Giovanni, partisano zaharra, bere oroitzapenetan murgildurik bizitzeaz gain, Moby Dick liburuarekin obsesionaturik dago eta Settimoren tabernan ematen ditu egunak, balea zuria noiz harrapatuko zain. Marco Giorno famoso aldizkariko kazetaria da, egunez Lol...
    Disponible en breve

    17,00 €

  • GERRATEAREN AZTARNAK
    IZQUIERDO, FERTXU
    Disponible en breve

    13,50 €