IA HEMEN

IA HEMEN

OLASAGARRE MENDINUETA, JUANJO

14,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2018
Materia
Poesía en euskera
ISBN:
978-84-9172-055-3
Páginas:
120
Encuadernación:
Rústica
14,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

XABIER LETE IV. Poesia Saria

«Irabazle geratu den Ia hemen liburuaren ezaugarrien artean, poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea goraipatu du epai-mahaiak. Ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. “Hemen ez da ezer gertatzen” esanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena.

Poema bilduma anitza da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa aldi liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarre euskal poeta ezagunaren obra honek. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak, hona bildumako ildo oparoak…

Horregatik epai-mahaiak Ia hemen bilduma hau hautatu du, aho batez, Xabier Lete poesia sariaren laugarren ediziorako.»

(Epaimahaiaren aktatik)

Artículos relacionados

  • APURKINAK
    GARMENDIA GLARÍA, OIHANE ZUBEROA
    Mundua aforismoz beteta dago. Liburu hau aforismoz beteta dago. Natura aforismoz beteta dago, eta etxeak, eskolak, egunkariak, lagunen hizketak, mingainak… Eta aforismoa? Aforismoa munduz beteta dago. Eta liburuz, naturaz, etxez, eskolaz, egunkariz, lagunen hizketaz, mingainez… ...
    En stock

    15,00 €

  • BADEN VERBOTEN
    ARANBERRI SARASUA, IKER
    Noiz utzi genion xaloak izateari? Gaztaroaren alaia deitzen duten hori noiz hasi zen gure egunerokotik desagertzen? Hau da Iker Aranberriren lehen lana, galderaz betea, hitzez betea, poeta baten lehen lanak behar duen bidetik. Xabier Lete Poesia Sariaren irabazle, bere poemetan esandakoek ez dute irakurlea otzan eta epel utziko. Has gaitezen bada poeta berri baten lorratzei seg...
    En stock

    16,00 €

  • OROI GAREN ORO
    CHIVITE EZKIETA, BEATRIZ
    Beatriz Chivite poeta mundu osoan zehar, urteetan zehar, galdera bera egiten ibili da han eta hemengo lagunei: Zure bizitza bihar amaitzekoa balitz, igarotako ze une zenuke gogoan? Jasotako erantzunak munduko biztanleen argazki eder bat dira, nahi gabe poesia liburu bat osatzen dutenak, oraindik ere irakurlearengan «gizateria» deitzen dugun horri buruz esperantza pizteko gai di...
    En stock

    16,00 €

  • HIRIAK ETA URTEAK
    MONTOIA REVUELTA, XABIER
    Munduari hemen Gasteiz deritza Gasteiz Paris Amsterdam edo Bera hiriak ez baitu izen bakarra nonahi izanagatik berbera aldatu egiten dira izenak kale plaza eta etxeen tankera nehoiz ez da aldatuko ordea hiriaren gurari egarbera egarriak dago eta goseak euri-jasak ere ez du asetzen ezta lasaitzen ere legeak alferrik ditu hormak eta ateak giltzarrapoak ez du gerizatzen nahitae...
    En stock

    15,00 €

  • ZOONOMIA
    ARRIEN ELORDI, NEREA
    «Atseginez, dibertimenduz eta plazerez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista. Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxekolanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta...
    En stock

    15,00 €

  • AHAZTU BAINO LEHEN, AMA
    ETXABURU OSA, MIKEL
    Baneki non bizi diren zure oroitzak banaka-banaka bildu eta daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean, horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean, karameluen ordez miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak. ...
    En stock

    14,00 €

Otros libros del autor

  • BIDEKO HITZA
    OLASAGARRE MENDINUETA, JUANJO
    Antologia honetan, bere irakurketetan aurkitutako hitzak bildu nahi izan ditu egileak: hitz horiek poesia generokoak izatea dute amankomunean. Denok dakigun bezala, asko irakurtzen ez den generoa da poesiarena, zenbait arrazoiren artean zeinua eta esanahia bata bestetik gero eta gehiago urrunarazi baitituzte egileek zein ildo historikoek. Hori dela eta, esanahi argia eta garbia...
    No disponible ahora

    14,00 €