MESFIDATU HITZEZ

MESFIDATU HITZEZ

JON ARRETXE

18,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Argitaletxea:
EREIN
Argitalpen-urtea:
2019
Gaia
Euskarazko literatura
ISBN:
978-84-9109-496-8
Orrialdeak:
240
Azala:
Rústica
18,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Gehitu gogokoenak

Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.

Lotutako artikuluak

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...
    Berehalako eskura

    20,75 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    Berehalako eskura

    12,48 €

  • … ETA GAUETIK, EURIA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari? Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ...
    Berehalako eskura

    21,00 €

  • ANTILLETAN GALDURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alema...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    Berehalako eskura

    15,00 €

Egilearen beste liburu batzuk

  • EZ ERRAN DEUS
    JON ARRETXE
    San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik, desagertu egin da.Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean; Adama asp...
    Berehalako eskura

    16,00 €

  • ARRUTIREN BANDA
    JON ARRETXE
    Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema...
    Laster eskuragai

    15,00 €

  • SATOR LOKATZAK
    JON ARRETXE
    San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak berreskuratzen hasten da (Sa Kene, Osman, Aliou, Xihab). Gogorra da paperik gabekoen eguneroko bizimodua amestutako ?Paradisoan?, klandestinitatera kondenatuta, ihesi ateratzeko aukerarik gabe. Mantenua eta etxea bermat...
    Laster eskuragai

    18,00 €

  • LOS LATIDOS DE LA TIERRA
    JON ARRETXE
    Aturi, el protagonista del relato, es un joven perteneciente a la tribu Mukaxí de la Amazonia. En su compañía nos sumergiremos en su cultura, en su modo de vida, sus creencias, y las dificultades a las que se enfrentan en los nuevos tiempos que corren. Un viaje lleno de aventuras, de peligros y de acción y en el que nos irá narrando las enseñanzas recibidas de sus antepasados, ...
    Laster eskuragai

    10,00 €

  • JUEGOS DE CLOACA
    JON ARRETXE
    Touré toca fondo, nada le motiva para seguir vivo. El dolor le ciega y su deseo de venganza le arrastra a cometer acciones por las que acabará siendo deportado. Lo que él no se imagina es el destino que le espera en su África originaria. Allí se reencontrará a sí mismo en una cultura y una sociedad en las que aún se reconoce, a pesar de que ya no es el mismo hombre que un día s...
    Laster eskuragai

    18,00 €

  • 19 KAMERA
    JON ARRETXE
    Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen ...
    Laster eskuragai

    18,00 €