ANTILLETAN GALDURIK

ANTILLETAN GALDURIK

LARREA MUXIKA, KEPA

17,00 €
BEZa barne
Laster eskuragai
Argitaletxea:
PAMIELA
Argitalpen-urtea:
2023
Gaia
Euskarazko literatura
ISBN:
978-84-9172-348-6
Orrialdeak:
160
Azala:
Rústica
17,00 €
BEZa barne
Laster eskuragai
Gehitu gogokoenak

Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelako orbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten.

Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzea konkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipen eta espoliazio mailaz ohartzeko. Nahikoa da Gaztelako agintari zibil, erlijioso eta militarren testuak irakurtzea, bertako biztanleei eragindako hondamendiaz eta, trukean, inbaditzaileek lortutako aberastasunaz ohartzeko. Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarra zuten elizgizonak, epaileak eta gobernariak joan ziren: ahalik eta gastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozein baliabide erabilita ere.

Eta suntsipen horretan badute zerikusirik Gaztelako koroaren zerbitzura joandako euskaldunek. Azken horiei buruz ari da liburu hau: "Antilletan galdurik".

Hala ere, abenturazale, mertzenario, gobernadore eta piraten anabasa hartan (Francisco Garai, Katalina Erauso, Bizente Ikuza edo Mixel Etxegorria, besteak beste), askatzaileak eta koroaren aurka matxinatuak ere izan baziren, atrebentzia hura beren biziaz garesti ordaindu zutenak, hala nola Lope Agirre edo Xabier Mina, zeinak Espainian gaizkiletzat eta Ameriketan heroitzat hartu baitzituzten. Era berean, ez dugu ahaztu nahi izan Ameriketako jendea, hala nola Leftraru, Caupolican edo Lemba bezalako errebeldeak, espainiarrei aurre egin zietenak beren etxeak, familiak, bizimodua eta askatasuna babestearren, nahiz eta beste askotan bezala kukuak oker jo zituen.

Lotutako artikuluak

  • … ETA GAUETIK, EURIA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari? Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ...
    Berehalako eskura

    21,00 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    Berehalako eskura

    12,48 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    Berehalako eskura

    15,00 €

  • MASKARA BATEN AITORTZA
    MISHIMA, YUKIO
    Kochan nerabeak Japonia Inperialeko giro itoan atera beharko du aurrera, orein zauritu baten antzera, garaiko gizarteak inposaturiko moldeetara egokitzeko ahalegin betean. Bere gorputz eta sexualitateari ezin konta ahala maskara jarri arren, pubertaroan beste mutil batenganako erakarpenak bidea irekiko dio bere desiren eta betebeharren arteko gatazka sakonari. Lan autobiogra...
    Berehalako eskura

    24,00 €

  • ZIRRIBORROAK ETA GERO
    AGIRRE, KATIXA / ZALDUA, IBAN / SARRIUGARTE, DANELE / JAIO EIGUREN, KARMELE / GOPEGUI, BELÉN / CANO, HARKAITZ / ZUBIZARRETA, PATXI / ALBERDI ESTIBARIT
    Egungo euskal literaturako ezinbesteko ahotsak biltzen dituen liburua, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Harkaitz Cano edo Karmele Jaio, besteak beste.Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen erakusten digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Azala kreazio-espazioren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren bereziaren indarrez,...
    Berehalako eskura

    21,50 €

Egilearen beste liburu batzuk

  • BIBA MINA!
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Xabier Mina Frantziako iraultzaren bezperan jaio zen Nafarroan (1789). Ikasia, euskalduna, Nafarroako gerrillarien burua Frantsesestean, Estatuko presoa Frantzian eta Mexikoko gudaroste insurjentearen jenerala independentzia gerrateetan. Nafar gaztea legenda bilakatu zen. Ekintzak bata bestearen ondotik zetozkion. Minaren istorioak eta gertaerak ahoz ahoz zabaldu ziren, egiazk...
    Berehalako eskura

    16,00 €

  • MINA EDO LIBERTATEA!
    LARREA MUXIKA, KEPA
    1817an, orain dela 200 urte, armada kolonial espainiarraren fusil-desarra trinko batek hil zuen Xabier Mina gaztea Mexikon. 1823an Mexikoko Kongresu Nazionalak gorengo mailako heroi izendatu zuen. Bizitza laburra baina oparoa. Minarena: 1789an Otaon jaioa, euskalduna; Nafarroan Napoleonen kontra borrokatu zen gerrillari buru, preso erori arte 1810ean; Frantziako espetxeetatik i...
    Berehalako eskura

    18,50 €

  • ITZALAK HARTURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Itzala errealitate baten isla da, ez errealitate bera. Horrela ulerturik literatura errealitate baten itzala dugu. Saiakera hau euskaldunen itzal horietan barna murgildu da: zer islatzen dute euskaldunen itzal horiek? Hots, nola ikusi gaituzten kanpokoek? Nola ikusi dugu geure burua? Baina ikuskera horiek arazo bat daukate: askotan (gehiegitan) euskaldunei buruzko iritziak ideo...
    Berehalako eskura

    12,00 €

  • XAVIER MINA
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Berehalako eskura

    9,90 €