HARAGIZKO ERREFORMAK

HARAGIZKO ERREFORMAK

ESTEBAN GALARZA, MARI LUZ

15,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Argitaletxea:
PAMIELA
Argitalpen-urtea:
2023
Gaia
Poesia
ISBN:
978-84-9172-347-9
Orrialdeak:
144
Azala:
Rústica
15,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Gehitu gogokoenak

Mari Luz Estebanek poema-bilduma guztietan harreman-sareetan arakatu du, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz. Lehen poema-bilduman, "Amaren heriotzak libreago egin ninduen" (Pamiela, 2013), amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak arakatu zituen; bigarren poema-bilduman, "Andrezaharren manifestua" (Pamiela, 2019), zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda.

Hirugarren bilduma honetan, genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Lehen atalean, oroitzapenen txatal poetikoak osatzen ditu, haurtzaroko geografia afektiboetan arakatuz, klase-kontzientziaren ernamuinak eta hizkuntza-kontzientziaren ernamuinak aletuz. Kontzientzia ernaltze horren bizipen, eszena edo oroitzapen modura gorpuzten direnek, pixkanaka teorizatze poetikorantz egiten dute jauzi. “Teoria maketoa” izeneko atalean kontzientzia ernaltze horrek sorturiko gogoeta poetikoa harilkatzen du, bere poetika edo bide estetikoa argitzeko urrats garrantzitsu bihurtzen dena. Bertan gurutzatzen dira aurreko ataletan printzaka aletuz joan diren zapalkuntza horien kontzientziak (feminista, herri-, hizkuntza- eta klase-kontzientzia…), posizio poetiko-politiko berri bat sortzeko, subjektu maketoarena, XXI. mendeko begirada batetik zeharkaturikoa. Berriro ere subjektu poetiko-politiko bat sortzeko gaitasuna erakutsi du Mari Luz Estebanek, XX. mendeko hainbat zapalkuntza gurutzatu gogoeta poetikora bilduz, XXI. mendekoak birpentsatzeko akuilu poetiko pizgarri direnak. (Iratxe Retolaza)

Lotutako artikuluak

  • BREVE LUZ
    ANSELMI, LUIGI
    En el inmenso muro del silencio -oscuridad y caos primigenios- se abren los recuerdos, pequeñas grietas por donde vislumbramos la breve luz de la vida, esa breve luz que nos alumbra y nos conduce, en viaje de ida y vuelta, desde la nada (¡otra vez!) hasta el olvido, es decir, a la nada nuevamente… La vida es breve, es cierto, pero en su brevedad nos ofrece regalos infinitos: l...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • CATIVA EN SU LUGAR ; CASA PECHADA (CAS-GAL)
    PICHEL, LUZ
    Castrapo: lengua menor, fronteriza. Una variante del castellano hablada en Galicia por personas que tienen como primera lengua el gallego y sólo emplean el castellano por cortesía con el interlocutor o en entornos en los que se habla castellano. Sin sistema fonético, ni diccionario, ni mucho menos corpus literario. Objeto de burla, caricatura, humillación… Luz Pichel terminó de...
    Berehalako eskura

    18,00 €

  • GABRIEL ARESTI
    KORTAZAR, JON
    "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburuak Bilboko poeta handiari eginiko hurbilketa eskaintzen du. Lehen poemetatik hasi eta azken poemetaraino haren eskutik jarraitu du Jon Kortazar egileak garaiko historia. Bere poesiaren hariak bilbatzen ditu testu honek eta bere ardura nagusiak agertzen. Gerra Zibilari buruzko bere irudia, Javier Batarritaren heriotza tragikoa, Bilboko...
    Berehalako eskura

    24,00 €

  • ESTACIONES DEL VACÍO
    ITURBE ARTOLA, ARANTXA
    Radiografía poética del vacío existencial que trata de mostrar las diferentes estaciones por las que transita: destrucción, lucidez y rendición. Retazos de amor, muerte, soledad y esperanza componen la deshabitada inmensidad de nuestros adentros. ...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • GAZA: POEMAS CONTRA EL GENOCIDIO
    GUTIÉRREZ DE TERÁN, IGNACIO
    Qué doloroso es componer una antología como esta. Palestina, Gaza de manera brutal y ante la mirada impotente de medio mundo, Cisjordania, subrepticiamente a través de la expansión inclemente de los colonos, sigue sufriendo una campaña de erradicación. Una agresión inclemente, prolongada desde hace más de 75 años. La campaña de exterminio físico y cultural emprendida por un pro...
    Berehalako eskura

    12,00 €

  • 0 NEGATIBOA
    LIZARTZA SAIZAR, ARANTZAZU
    Nola josten da eguneroko bizitza ospitaleko bizitzarekin? Nola josten dira eguneroko ogi barra erostera joatea, laneko nekea, toki denetara berandu iristeko premia, alokairuaren prezioa, lagunekin harturiko zerbezak, ingurukoen desira eta beharrak eta ospitaleko biztanle ajatuak, heriotzaren usaina, bisturi mota denak, jaioberrien poza, desinfektante usaina eta, berriz ere, ing...
    Berehalako eskura

    16,00 €

Egilearen beste liburu batzuk

  • ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA
    ESTEBAN GALARZA, MARI LUZ
    manifestu bat da esanguraz bete nahi den aldarri bat gai, arlo, eremu batean non esanahiak kerratuz doazen eta errealitate berriak isilik ere garrasika hasten diren manifestu bat da zure garaiaren eta zure gizartearen Arrazoiaren aurka idaztea leiho bat zabaltzea etorkizunera ...
    Berehalako eskura

    14,00 €

  • REPRODUCCIÓN DEL CUERPO FEMENINO
    ESTEBAN GALARZA, MARI LUZ
    Discursos y practicas acerca de la salud ...
    Disponible en 2-3 setmanes

    13,00 €