GOIZUETAN BADA GIZON BAT...

GOIZUETAN BADA GIZON BAT...

TRABUKOEN KANTAKO MISTERIOAK

PERURENA, PATZIKU

24,50 €
BEZa barne
Laster eskuragai
Argitaletxea:
ALBERDANIA
Argitalpen-urtea:
2010
Gaia
Euskal Herriko gaiak
ISBN:
978-84-9868-053-9
Orrialdeak:
450
Azala:
Rústica
24,50 €
BEZa barne
Laster eskuragai
Gehitu gogokoenak

"Goizuetan bada gizon bat… Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta […]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu…". Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen. Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak… Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan. Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat…

Lotutako artikuluak

  • GOIZUETAKO FOLKLOREAZ
    PERURENA LOIARTE, PATZIKU
    Bai. Folkloraren iraultza ttipia duzu liburu erren hau. Zer den benetako folklorekeria? Dagoeneko ez da erraza bereizten, baina, liburu hau horren saiakera duzu. Behin hala leitu omen zion Patzikuk Antonio Machado poeta haundiari: «en nuestra literatura, todo lo que no es folklore, es pedantería». Amodio librea Parisen aurkitu zuten gure abertzale gazteek, ordea, jelkide zahar...
    Berehalako eskura

    24,00 €

  • ESATEN EZ DEN GUZTIAN
    ETXEBERRIA ZUFIAURRE, IZASKUN
    "Esaten ez den guztian" liburuan dagoeneko filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira. Euskal Herriko sakan edo sakonen batean joan-etorrian suertatu diren geraldiak eta bidaiak antzeman eta antzematen ditu egileak: biziko badira errotzen lanak dituzten tur...
    Berehalako eskura

    15,00 €

  • EN RECTA LÍNEA
    ZUZA VINIEGRA, MIKEL
    Tras más de cinco décadas sometido a Francia, el reino de Navarra –que era en aquel entonces el país más pequeño de Occidente– recobró en 1328 su lugar entre el resto de cortes europeas con la llegada al trono de Juana II, aquella que había sido despojada de sus derechos a la corona francesa por el mero hecho de haber nacido mujer. Casada con Felipe III de Evreux, la nueva dina...
    Berehalako eskura

    26,00 €

  • AKELARRE
    BERROJALBIZ ECHEVARRÍA, ANDER
    Metamorfosis en animales, infanticidio, manzanas envenenadas, ungüentos fabricados con sapos, la referencia al «aquelarre» más antigua que conocemos; todos estos elementos forman parte de las confesiones pronunciadas en el año 1370 por Pes de Guoythie y Condesse de Beheythie tras haber sido torturados en el castillo de Garris (Baja Navarra). Estas inusitadamente tempranas decl...
    Berehalako eskura

    15,00 €

  • HISTORIA DE LAS CORRALIZAS DE VALTIERRA
    PESCADOR MEDRANO, AITOR
    A lo largo de la historia de Navarra el mundo de los comunales y los bienes de propios de los pueblos ha sido objeto de profundos estudios. En el caso de Valtierra,la cuestiónde las corralizas y su evolución histórica puede considerarse como paradigmática. El propio concepto tiene diferentes interpretaciones, aunque pudiera entenderse que inicialmente eran tierras de pasto comu...
    Berehalako eskura

    14,00 €

  • EUSKARAREN USTEZKO KIDETASUNAK ITALIAN ETA KORSIKAN
    ELEXPURU AGIRRE, JUAN MARTÍN
    "Euskararen aztarnak Sardinian?" argitaratu zuen liburu honen egileak 2017an, eta haren jarraipena eta osagarria da neurri batean esku arteko hau. Esan beharra dago Italiako iparraldeak Sardiniak baino lehenago piztu zuela zenbait ikerle euskaldunen arreta. Federiko Krutwig euskaltzainak Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitu zituen izenkideak nabarmendu zituen "Garaldea"...
    Berehalako eskura

    22,50 €

Egilearen beste liburu batzuk

  • DAKIGUNA IKASTEN
    PERURENA, PATZIKU
    Mendi buelta bat, artxiboetara joan-etorri bat, libururen batean aurkitutako datu bat edo oroitzapenaren zokoren batetik sortutako hitz ahantzia, horietako edozein zertzelada izan daiteke liburu honetako pieza bakoitzaren ernamuina. Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa; oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza,...
    Laster eskuragai

    17,50 €