EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN

EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN

MALAGON ZALDUA, ANA

19,45 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Argitaletxea:
ELKAR
Argitalpen-urtea:
2021
Gaia
Euskarazko literatura
ISBN:
978-84-1360-046-8
Orrialdeak:
180
Azala:
Rústica
19,45 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Gehitu gogokoenak

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria? Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.

Lotutako artikuluak

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...
    Berehalako eskura

    20,75 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    Berehalako eskura

    12,48 €

  • … ETA GAUETIK, EURIA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari? Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ...
    Berehalako eskura

    21,00 €

  • ANTILLETAN GALDURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alema...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    Berehalako eskura

    15,00 €

Egilearen beste liburu batzuk

  • GELDITU ZAITEZTE GUREKIN
    MALAGON ZALDUA, ANA
    Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du aste...
    Laster eskuragai

    15,50 €

  • LASAI, EZ DA EZER GERTATZEN
    MALAGON ZALDUA, ANA
    Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada b...
    Laster eskuragai

    16,85 €