ESKUKO EKIPAJEA

ESKUKO EKIPAJEA

EUSKAL IPUIN MODERNOEN ANTOLOGIA (1963-2018)

EGAÑA ETXEBERRIA, IBON

16,50 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Argitaletxea:
ALAI ARGITALETXEA
Argitalpen-urtea:
2020
Gaia
Euskarazko literatura
ISBN:
978-84-120944-6-6
Orrialdeak:
256
Azala:
Rústica
16,50 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Gehitu gogokoenak

Bidaia labur baterako eskuko ekipajea egitean nola, antologia bat prestatzean, etxean utzi behar dira, ezinbestean, bestela sartu nahiko genituzkeen arropak eta trasteak. Baina bada atzera begira jarri eta ezinbestekoa edo kuttunena hautatzeko unea ere. 1963an hasi eta 2018an amaitzen den bidaia bat proposatu nahi du liburu honek. Euskal ipuin modernoetan barnako ibilbide bat, 25 idazle eta beste horrenbeste narrazio bidelagun hartuta. Badira mikroipuinak eta narrazio luzeagoak, ipuin fantastikoak eta kontakizun gordinak, zientzia fikziozkoak eta errealistak. Aurkituko ditu irakurleak antologia honetan ibilbide luzeko idazleen narrazio ezagunak bai eta hain ezagun ez diren batzuk ere. Askotarikoak dira, izan ere, eskuko ekipaje honetan sartu diren ipuinak. Baina guztiek dute zer esanik euskal ipuingintza garaikidearen ibilbidean, eta denek dute ipuin gogoangarriek izan ohi dituzten ezaugarriak: irakurlea ustekabean harrapatzeko eta hunkitzeko gaitasuna.
Liburu honetan Ibon Egañak hautaturiko ipuinez gain, berak eginiko hitzaurre interesgarria dago. Bertan, hasieran egileak antologia hau egitean kontuan izan dituen irizpideak azaltzen ditu. Gero, Euskal ipuingintza modernoaz hitz egingo digu, horrela irakurleak izango du haren ikuspegi laburra baina sakona, eta bukaeran, idazleak ipuin bakoitzaren zertzelada batzuk emango ditu.

Antologileak euskal ipuingintza modernoaren lagin adierazgarri bat hautatzea izan du asmoa, eta, antologia guztietan hautatzailearen gustuak, ikuspegi estetiko edo ideologikoak eragina baldin badu ere, ahalegina egin du, ustez behintzat, orriotan euskal ipuingintzaren panorama zabala eskaintzeko. Azken hamarkadetan argitaratutako euskal narratiba laburraren adierazgarri diren eta arrazoi batengatik edo besteagatik esanguratsuak izan diren ipuin eta ipuingileak biltzeko xedeak eraman nau 25 ipuin hauek hautatzera. Hautaketa egitean, oreka bilatzea izan dut kezka nagusietakoa, hala ipuin-moldeei dagokienez, estetikei dagokienez, argitalpen-urteei dagokienez nola idazleen jatorri geografikoari, belaunaldiari eta generoari dagokienez ere, ahal izan den neurrian.
Liburu lau alaletan antolatu du antologileak, eta jarraian irakur dezakezu atal bakoitzean azaltzen diren ipuinak, idazleak eta argitalpen urteak.

Larruak
Ixiar Rozas: Korronteak, 2001; Xabier Montoia: Ikatza bezain beltz, 1997; Anjel Lertxundi: Sargoria, (1970); Inazio Mujika Iraola: Regina. Aitak maite ninduen ikaragarri,1987; Eider Rodriguez: Paisaiak, 2017; Uxue Apaolaza: Bueltak, 2005; Iñigo Aranbarri: Aldaira, 2018.

Bizitzak
Koldo Izagirre: Arboletan, 1979; Mayi Pelot: Miren, 1985; Iban Zaldua: Kontuak ez du erremediorik, 2005; Karmele Jaio: Ez naiz ni, 2012; Mariasun Landa: Marrazkia,1988; Ur Apalategi: Beste bizitza, 2010; Karlos Linazasoro: Logos magoa, 1991.

Begiak
Joseba Sarrionandia: Ginebra erregina erbestean, 1983; Arantxa Iturbe: Argazkiek ez dute gezurrik esaten, 1995; Katixa Agirre: Festa gonbidatuak, 2007; Pello Lizarralde: Behean, 1994; Jokin Muñoz: Isiluneak, 2003.

Piztiak
Bernardo Atxaga: Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena, 1988; Laura Mintegi: Satorzuloa, (1983); Ana Malagon: Unikornioarena, (2014); Antton Luku: Zakur-ziloa, 1998; Harkaitz Cano: Ez zaie errazegi jarri behar, 2005; Jon Mirande: Gauaz parke batean, 1963.

Lotutako artikuluak

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...
    Berehalako eskura

    20,75 €

  • … ETA GAUETIK, EURIA
    IZQUIERDO, FERTXU
    Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta galderak ere sortuko zaizkio, adibidez: nor zen Joakina Balentziaga? Zergatik utzi zion idazteari? Amaia eta Davidekin elkartu, sofatik zutitu eta, ukabila altxatzen, The Poguesen ereserki baten erritmoan zapatisten altxamendua ...
    Berehalako eskura

    21,00 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    Berehalako eskura

    12,48 €

  • ITZULERAK
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, itsasbeheran. Itasertze berera iritsi dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta daude, ordea, euren bizitzan. ...
    Berehalako eskura

    20,75 €

  • ANTILLETAN GALDURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alema...
    Berehalako eskura

    17,00 €

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    Berehalako eskura

    17,00 €

Egilearen beste liburu batzuk