TXANTON GARROTE

TXANTON GARROTE

AGERTOKITIK JAITSI ZEN EGUNA

ARANBARRI, IÑIGO

12,00 €
IVA incluido
Disponible en breve
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2016
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-7681-932-6
Páginas:
128
Encuadernación:
Rústica
12,00 €
IVA incluido
Disponible en breve
Añadir a favoritos

Jaioterriko bi gertaera hartu ditu Iñigo Aranbarrik saio honen abiapuntutzat: Peñaflorida kondearen "El borracho burlado" operaren estreinaldia eta 1766ko apirileko matxinada. Gure historiako bi koska, interes desberdinak tarteko, elkarrengandik bereizita eman zaizkigunak, eman zaizkigunean. Baina ez bien arteko loturarik ez dagoelako. Garai bera, gizarte bera, jende bera baita agertokian barregarri erakutsi eta urtebete pasatxora gosearen beldur eta bidegabekeriaz nazkatuta Azkoitiko eta Azpeitiko kaleetara ateratzen dena. Aurten dira 250 urte.

Orain arte isil-gordean egon den agiri asko aurkituko du irakurleak hemen. Kondearen operako protagonista den Txanton Garrote agertokitik jaitsi eta egilearen solaskide bihurtuta, klasismoak gure teatroan zer bide hartu duen erakutsiko zaio orriotan barrena dabilenari. Begien bistan izan dituen kasualitateekin harrituko da. Dokumentazio historikoa dago baina ez da historia saiakera. Peñafloridaren obra aztertzen da baina ez da entsegu literarioa. Liburuari hitzaurrea egin dion Jose Luis Otamendik dioen bezala, akademizismotik urrun, «ezohiko artefaktu literarioa» da Aranbarrirena, «doia, neurtua eta suharbera».

Artículos relacionados

  • KATONA - EUS
    MENDIZABAL ARANBURU, ANTXI¥E
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hit...
    En stock

    19,50 €

  • PANFLETO BAT ATZENDURAREN KONTRA
    SALABURU ETXEBERRIA, PELLO
    Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu. Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia ...
    En stock

    17,00 €

  • JOSEBA SARRIONANDIAREN ZINEMA PAPERAK (1977-1980)
    SARRIONANDIA, JOSEBA
    1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian ...
    En stock

    20,00 €

  • ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA
    URRETABIZKAIA, ARANTXA
    Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra...
    En stock

    16,00 €

  • BESTE ZERBAIT
    SARRIUGARTE, DANELE
    beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnar...
    En stock

    18,90 €

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    En stock

    23,00 €

Otros libros del autor