LOPEZ ARANA, HARTZEA
Aitzinsolasa 1. 1789 - 1968 Askatasuna, berdintasuna, senidetasuna: gogoak eta egintzak Klase kontzientzia jalgi Parisko komunaren burrunbak Gerla sozialetik erabatekora Hondamenetatik atzarri Infernura itzuli Askapen gerlak asian eta afrikan Ekaitzaren hasikinak 2. 1968 - 2012 Bulkadetatik ilusioen galtzera «Kurri, kamarada, mundu zaharra hire gibelean zegok» «Hasiera baizik ez da, segi dezagun borrokan» «Irudimena boterera» «Pixka bat amore ematea anitz errenditzea da» Borroken normalizaziora Ohetegi hirixkak hiri argiztatuen ateetan Politikarien jukutriak Entzuten ez direnen aldia «Mundua ez da merkantzia» «Ez zara nire lehendakaria» 3. 2012 - 2018 Autokratei buru egin Beti gibelekoz aitzina Piztu dira piztiak Azken tragoak Txapeldunaren fabrikazioa Brankan Ekologiaren arantzetan Ta segi aurrera 4. 2018 - 2020 Jaka horien agerraldi ustekabea Pantailetatik plazetara Joko zelaiaren neurriak Lehen lerrora Postal tropikalean zirimola Xutik paris, altxa hadi! Pause and replay «Hemen gira, hemen gaude» Fitxak mugi Partida segi Armamentuen begitarteak Txarangen doinuak XVIII. Partizioa Tira eta bira Aldageletara Urte bat eta hainbat ikasgai Ikusi arte? 5. Konfinamenduetatik atera Epilogoa Joseba Alvarez Iturriak
Frantziako estatutik maiz heltzen zaizkigu herri mugimenduen oihartzunak: greba eta blokatze luzeak; antolakundeek gidatzen ez dituzten protesta sozialak, feministak eta arrazakeriaren kontrakoak; kale borroka aldirietan eta hirietan; klimaren inguruko mobilizazioak; eta, berrikitan, ZAD edo babestu beharreko guneak. 1789ko eta 1848ko iraultzak iturburu dituen erresuman, Estatuak mespretxuz, errekuperazio saiakeraz eta oroz gainetik bortizkeria militar eta judizialez erantzun izan die protestariei. Kale itsutik ateratzeko, matxinoek hainbat egin molde eta perspektiba atondu dituzte, eztabaida sutsuen bidez eta dinamiketara batzen ari den belaunaldi berriaren bultzadarekin. Saiakera didaktiko honek gertakari eta bilakaera horien kontaketa egin gogo du, molde kronologikoan eta garaian garaiko lekukotasunekin, Pariseko Komunatik 68ko Maiatzera, deskolonizazio gerletatik Emmanuel Macronen agintaldiak eragin jazarpenetara. Ondare eta esperientzia horien guztien ezagutza gure jarduna elikatzeko baliagarri izanen delakoan.