FEDERICI, SILVIA
Eskuetan duzun liburu hau Silvia Federici-k 1970eko
	hamarkadatik gaur den egunera arte idatzitako bost
	artikuluk osatzen dute. Artikulu guztiek gauza bat
	dute amankomunean: marxismoaren azterketa
	sakona egiten dute ikuspegi feminista batetik eta,
	aldi berean, azpimarratzen dute teoria marxistak
	ezinbestekoak izan direla feminismoarentzat. Testu
	bakoitzak berezitasun bat dauka, eta horrek elkarren
	osagarri egiten ditu. Artikuluen artean, badira
	marxismoari sakontasunez begiratzen diotenak,
	ikuspegi historikoa azaltzen dutenak, aktibismo
	feministak ?emakumeen lana?ri emandako erantzu-
	nak aztertzen dituztenak... bai eta 2017an Federicik
	garatutako azken ideiak ere.
	Federiciren estiloari eta jokamoldeari eutsiz
	(mugimendu autonomoetatik abiatuta, mundu
	mailako teorietara heltzen da), testu hauek agerian
	jartzen dute orain dela hainbat hamarkada feminis-
	moak egindako proposamenek gaur eguneko gataz-
	kei buruz hausnartzeko ere balio dutela.