MAMUKI

MAMUKI

ARIZNABARRETA, NEREA

15,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2024
Materia
Libros infantiles
ISBN:
978-84-9172-393-6
Páginas:
44
Encuadernación:
Cartoné
15,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Beldurrari buruzko album umoretsua dugu Mamuki. Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen: banpiroa, zonbia… edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik…?
Etxeko agertoki minimalistan txakur jolastia ere saiatuko da Mamuki sendatzen, baina orduak joan, orduak etorri, munstroak joan, munstroak etorri, ez da konponbiderik inondik ere agertuko. Edo bai…
Apaindura gutxiko etxean osagai bakoitzak sinbolismo handia erakusten du, erlojuak eta ilargiak batik bat, txakurrarekin batera betiere. Baina istorio-misterioa arras aldatuko da, erlojuak argi adierazi bezala, bi orduren buruan munstroek eta piztiek elkar hartzen dutenean…
Narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa eginen zaie; barrea eraginen du ustez beldurra nagusi den kontakizunean. Testua, finean, beldurrari buruzko gogoeta jostagarria bilakatuko da, gertukoa eta goxoa.
Bitxia da, baina erritmoa eta errima horiexek ere dira ilustrazioen ezaugarriak, benetan dira samurrak eta maitagarriak, dibertigarriak eta ganberroak. Horregatik da bikaina Mamuki albuma, testuaren eta ilustrazioaren arteko uztarketa aparta delako, biek ere soilak eta sotilak diruditen arren. Irakurlearengan irribarrea eta konplizitatea pizten dute, eta orrialdeetan atzera egiteko gogoa, lehen begiratuan ikusi ez ditugun xehetasunak bilatzeko, ludikotasuna eta adiskidetasuna aldarrikatzeko.

Artículos relacionados

  • ORKESTRA ZOORAGARRIA
    BUTRON, GOTZONE
    Musikaz maitemintzeko ipuin zoragarria. Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza d...
    En stock

    16,00 €

  • ¿QUÉ NECESITA UN GATO?
    SHALOSHVILI, NATALIA
    Un álbum tierno y divertido protagonizado por un gato juguetón con ganas de aventura y afectos. ¿Quién tiene dos ojos pequeños, dos orejas pequeñas, una boca llena de dientes pequeños y puntiagudos, unos bigotes grandes, un cuerpo con manchitas, cuatro patas con garras y un rabo? ¡Un gato! Y todos los gatos necesitan correr, ir y volver, sentir la lluvia o el viento, pasar mied...
    En stock

    16,00 €

  • EL APOYO MUTUO Y LAS HORMIGAS
    PEDROSA, ELENA / QUERO, SARA
    ¿Sabías que las hormigas tienen una parte de su estómago reservada para compartir alimento con otras hormigas? Cuando una hormiga se encuentra con una amiga que está llena, le pide comida. Así, nunca compiten por el alimento.. ...
    En stock

    16,00 €

  • EL APOYO MUTUO Y LAS ABEJAS
    PEDROSA, ELENA / GALLARDO, ALBA
    Las abejas viven juntas cuando forman un mismo enjambre y se ocupan de las crías en comunidad en un nido que ellas mismas construyen. Cualquier abeja obrera es recolectora, trabajadora y criadora a la vez. ...
    En stock

    16,00 €

  • EN BUSCA DE LOS PEQUEÑOS SERES MAS INCREIBLES DE NUESTRO HERMOSO PLANETA
    NILLE, PEGGY
    Un libro fascinante para pequeños exploradores. La pequeña Mariquita está aburrida de su mundo lleno de lunares rojos y negros. Quiere conocer otros lugares y descubrir criaturas fascinantes. Acompáñala en una aventura vibrante, llena de colores, formas y criaturas asombrosas que transformarán tu manera de ver la naturaleza. IDEAL PARA... Niños a par r de 3 años que disfr...
    En stock

    14,96 €

  • OTSORIK GABEKO BASOA
    LABANDIBAR, GOIATZ
    Laida beti beldurtu izan dute otsoek. Gurasoek haiei buruzko beldurrezko istorioak kontatu izan dizkiote ttiki-ttikitatik: Pelloren ardi guztiak jan zituen otso zitalarena, txanogorritxuren amona askaritarako jan zuenarena... Gauza bakarrak lasaitzen du Laida: bere etxe inguruan ez dagoela basorik. Badago jolas-parke bat eta bidegorri bat erreka baten ondoan. Txirrindan eta pat...
    En stock

    15,00 €