KILKER BAT AUTOPISTAN

KILKER BAT AUTOPISTAN

ATXAGA, BERNARDO

21,50 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2020
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9172-205-2
Páginas:
352
Encuadernación:
Rústica
21,50 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita eta osatuta.

[Pamiela]

«Kilker bat bezala paratu beharra dago autopistako zangan, inork entzuten edo ulertzen ez duen mezu batekin apika, jendearen bizitza ziztu bizian doan artean. Kilkerra. Baina kilker honek gaineko hego gogortuak igurtziz egiten duen hots zolia ez da beti-batekoa. Kilkerra ikuslea eta lekukoa da, memoriaduna eta pentsamenduduna. Ez da kilker bat: gogo kritikoa da».

[Joseba Sarrionandia]

«Zaratak estaltzen duen hotsaren bila jo genuen Atxagarengana [...] Behar zuen A-8ak kilkerraren hotsa».

[Maite Artola]

Artículos relacionados

  • PANFLETO BAT ATZENDURAREN KONTRA
    SALABURU ETXEBERRIA, PELLO
    Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu. Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia ...
    En stock

    17,00 €

  • KATONA - EUS
    MENDIZABAL ARANBURU, ANTXI¥E
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hit...
    En stock

    19,50 €

  • JOSEBA SARRIONANDIAREN ZINEMA PAPERAK (1977-1980)
    SARRIONANDIA, JOSEBA
    1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian ...
    En stock

    20,00 €

  • ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA
    URRETABIZKAIA, ARANTXA
    Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra...
    En stock

    16,00 €

  • BESTE ZERBAIT
    SARRIUGARTE, DANELE
    beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnar...
    En stock

    18,90 €

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    En stock

    23,00 €

Otros libros del autor

  • PARADISUAREN KANPOKO ALDEAK
    ATXAGA, BERNARDO
    AZKEN ZENBAKIAK Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko m...
    En stock

    17,00 €

  • ATA PANK ETA ATE PUNKY. BISITA
    ATXAGA, BERNARDO
    Zer egiten zuen Nelo honek? Nondik zetorren? Eta, batez ere, nora zihoan? Hori jakiteko, gure ahate heroiak espioi bihurtuko dira… Ata Pank eta Ate Punky bi ahate bitxi dira. Lotsagabeak, ahozikinak eta tontorroi xamarrak. Haien gaiztakeriak irribarrez jarraituko ditu irakurle gazteak. Bi ahate bitxi! Bi harribitxi! ...
    En stock

    10,50 €

  • SARA IZENEKO GIZONA
    ATXAGA, BERNARDO
    Martin Saldiasi gerra garai batean bizitzea suertatu zitzaion, hain justu ere XIX. mendearen bukaeran, Lehen Karlistaldiaren urteetan. Don Karlosen aldekoekin zegoen bera, Zumalakarregi jeneralaren esanetara, eta aurka zituen "liberalak", Espainiako Armadaren tropak, Isabel erreginaren alde jokatutakoak. Soldadu arrunt izan balitz, ez zen agian orrialde hauetan azalduko; baina ...
    En stock

    10,50 €

  • ATA PANK ETA ATE PUNKY
    ATXAGA, BERNARDO
    «Ata Pankek eta Ate Punkyk zoologikora joan nahi zuten lehoia molestatzera. Ilusioa egiten zien Animalien Errege omen zen hari oihu eta burla egiteak. —Goazen oraintxe bertan –proposatu zion Ata Pankek kideari. Arratsalde polita egiten zuen, zoologikora paseoan joateko aproposa. —Ondo, Ata –esan zion Ate Punkyk–. Baina, zergatik ez gara ile-apaindegitik pasatzen aurrena? Gandor...
    En stock

    13,50 €

  • ATA PANK ETA ATE PUNKY
    ATXAGA, BERNARDO
    «Ata Pankek eta Ate Punkyk zoologikora joan nahi zuten lehoia molestatzera. Ilusioa egiten zien Animalien Errege omen zen hari oihu eta burla egiteak. —Goazen oraintxe bertan –proposatu zion Ata Pankek kideari. Arratsalde polita egiten zuen, zoologikora paseoan joateko aproposa. —Ondo, Ata –esan zion Ate Punkyk–. Baina, zergatik ez gara ile-apaindegitik pasatzen aurrena? Gandor...
    En stock

    10,50 €

  • TXORIAK KOLPEKA
    ATXAGA, BERNARDO
    Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau. Lehenengoak, ?Andoniren heriotza LSDaren argitan?, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu, eta Heriotza du gai. Bigarrenak, ?Pierrek dioena entzuten dut?, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz; hirugarrenak, ?Lawrence Arabiakoa?, Thomas Edward Lawrence m...
    En stock

    12,00 €