GOGOAN DUT

GOGOAN DUT

GALARRAGA, ARITZ

13,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2021
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9172-219-9
Páginas:
144
Encuadernación:
Rústica
13,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria.

Hain zuzen, memoria ariketa bat da Gogoan dut liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Gogoratu bezala daude oroitzapenok, auskalo hala gertatu zen dena; baina ez daude ederretsita, edo nahitara aldatuta, fikzioaren legeek ahalbidetzen dituzten tranpak erabilita. Dena jaso da memoriak jaulki duen gisara.

Eta, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena.

Artículos relacionados

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    En stock

    23,00 €

  • IDAZKETA LABANA BAT DA
    ERNAUX, ANNIE
    Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala. Lekua eta Pasio hutsaren egilearen obra ulertzeko ezinbesteko lana da hau baina, gainera, estetikaren eta p...
    En stock

    15,00 €

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...
    En stock

    20,75 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    En stock

    12,48 €

  • ANTILLETAN GALDURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alema...
    En stock

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    En stock

    15,50 €

Otros libros del autor

  • HUMANITATEAREN UNE GORENAK
    GALARRAGA, ARITZ
    «Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitateare...
    No disponible ahora

    18,40 €