GAUZAK DIRENA BALIRA

GAUZAK DIRENA BALIRA

[HABANAKO GAUKARIA]

SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA

19,00 €
IVA incluido
Disponible en breve
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2020
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9172-208-3
Páginas:
320
Encuadernación:
Rústica
19,00 €
IVA incluido
Disponible en breve
Añadir a favoritos

Egiten du inork lo kartzelatik urkabera daraman gurdian? –galdetzen zuen John Donnek–. Guk, ostera, erdi oharkabean egiten dugu normalean amaren sabeletik edonongo hilobira arteko bidea.

Gauzak direna balira literaturaren bidezko itzartasun ariketa da. Izan dezagun arreta eta ardura behintzat, kondenatuta gaudenez gero.

Idazkera eta liburu molde baten hirugarren partea da. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? izan zen lehenengoa, Airea ez da debalde bigarrena, eta Gauzak direna balira hau da azkena. Habanako gaukaria azpitituluarekin heldu den trilogia. Gaukaria: neologismo natural horrek iradokitzen du iluntasunari eta lozorroari kendutako izkribuak direla.

Habanako bazter-auzo batean bizi da idazlea 2019ko urritik 2020ko pandemiaren udaberrira arte. Baina, bere gogoetak egunerokotasunetik hedatzen dira espazioan eta denboran. Saiakera politiko eta filosofikoa (isonomia, isegoria, isomoiria eta isotimia) saiakera historiko eta literarioarekin (Prospero, Kaliban, Ariel, Saikoratz) hariztatzen da. Iragan koloniala eta propietarista presente dago gizartean, gizajaletasuna desagertuko dela ematen duen arren, gizakia ez zaiolako gustatzen gizakiari. Deskribaketatzat ala mikroipuintzat har daitezkeen pasarteak daude (agureari poliklinikora laguntzen dion tximeletarena, edo, apagoian agertzen den kokuioarena). Antilletako hitzez (mamei, batei, bohio, baje, jaba, nasobuko), eta bertako ahaztuez (hain gabe, haindu) aberastuz doa euskara.

Baina, literaturaren epidiktikotasunaz mesfidatzen da autorea, literatura ez delakoan ez edertia ez lehiaketa, baizik kondenatuaren bizitzarekiko arreta…

Artículos relacionados

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    En stock

    23,00 €

  • IDAZKETA LABANA BAT DA
    ERNAUX, ANNIE
    Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala. Lekua eta Pasio hutsaren egilearen obra ulertzeko ezinbesteko lana da hau baina, gainera, estetikaren eta p...
    En stock

    15,00 €

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...
    En stock

    20,75 €

  • POLLOEKOAK
    FITO RODRIGUEZ
    Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzatuaren bidez, komunitatearen bizitzan eskutuan dagoen ustelkeria azaleraraztera eramango gaitu. Baliozko «euskal oasia»ri buruzko alegoria alegia. ...
    En stock

    12,48 €

  • ANTILLETAN GALDURIK
    LARREA MUXIKA, KEPA
    Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alema...
    En stock

    17,00 €

  • SAKONEAN, ITSASOA IKUSTEN DA
    ZUBIZARRETA, PATXI
    1.1BG;BGL 01.1 10000000000000000 ...
    En stock

    15,50 €

Otros libros del autor

  • BIZITZEA EZ AL DA OSO ARRISKUTSUA?
    SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
    «Bizitzea ez al da oso arriskutsua?». Esaldi horrekin hasi eta bukatzen du Joseba Sarrionandiak bere eguneroko hau. Testu laburrez eraikia, kartzelan idatzitako Ni ez naiz hemengoa gogoangarri haren moduan, egilea Kubatik ari zaigu orain, zintzo eta zuzen. «Habanako gauak lasaiak izaten dira, auzokoren batek errime uzten du musika, katuek marruma egiten dute teilatuetan, tximi...
    En stock

    16,00 €

  • TRISTURA
    SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
    Bi urtetik aurrerako haurrek euren emozioak ezagutzeko, oinarrizko emozio horiek erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortutako bilduma da Kuku!. Bilduman, helburu bera duten hainbat elementu daude, besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak edota emozioak lantzeko jokoak. Joseba Sarrionandiak eta Irrimarrak elkarrekin sortu duten album ilustratuak tristura du abia...
    No disponible ahora

    14,96 €

  • KOLOSALA IZANGO DA
    SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
    Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunek...
    No disponible ahora

    16,50 €

  • AIREA EZ DA DEBALDE
    SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
    Ez zekiela zioen "Bizitzea ez al da oso arriskutsua?" liburuaren sarreran autoreak irakurtzeak askeago egiten gaituen ala gure arazoez kontzienteago bakarrik. Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren ubera hari jarraitzen dio "Airea ez da debalde" honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: l...
    Disponible en breve

    17,00 €

  • GURE OROITZAPENAK
    SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
    Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburu honetan. Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu...
    No disponible ahora

    29,50 €

  • LA POESÍA ESTÁ MUERTA?
    SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
    Gracias a esta antología bilingüe, por fin se podrá conocer en castellano la poesía de uno de los referentes de la literatura vasca actual. ¿La poesía está muerta? es un conjunto de poemas seleccionados y reordenados por el autor, precedidos por un prólogo del mismo. «Uno siente la necesidad de escribir para replantear las cosas, para huir de la vida cotidiana, mientras la com...
    Disponible en breve

    23,50 €