DESERTUAN BEHATXULOA

DESERTUAN BEHATXULOA

ANJEL LERTXUNDI

18,40 €
IVA incluido
No disponible ahora
Editorial:
ALBERDANIA
Año de edición:
2022
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9868-733-0
Páginas:
224
Encuadernación:
Rústica
18,40 €
IVA incluido
No disponible ahora
Añadir a favoritos

Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prest.
Anjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.

Artículos relacionados

  • KATONA - EUS
    MENDIZABAL ARANBURU, ANTXI¥E
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hit...
    En stock

    19,50 €

  • PANFLETO BAT ATZENDURAREN KONTRA
    SALABURU ETXEBERRIA, PELLO
    Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu. Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia ...
    En stock

    17,00 €

  • ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA
    URRETABIZKAIA, ARANTXA
    Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra...
    En stock

    16,00 €

  • JOSEBA SARRIONANDIAREN ZINEMA PAPERAK (1977-1980)
    SARRIONANDIA, JOSEBA
    1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian ...
    En stock

    20,00 €

  • BESTE ZERBAIT
    SARRIUGARTE, DANELE
    beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnar...
    En stock

    18,90 €

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    En stock

    23,00 €

Otros libros del autor

  • DONOSTIAN ELEFANTEAK IKUSI ZIRENEKOA
    ANJEL LERTXUNDI
    Alkateak minez lehertu beharrean zeukan burua. Bulegoko leihoa ireki eta bertako terrazara irten zen. Alkateak ezin zuen sinetsi begien bistan zeukana: Alderdi Eder, hiriko parkerik ederrenetako bat, neurri, mota eta piura guztietako elefantez beterik zegoen. Begiak igurtzi zituen. Ikusi berri zituenak elefanteak ziren, ez zeukan inolako zalantzarik. Alkatea ez zegoen edanda, ...
    No disponible ahora

    10,00 €

  • HORMA
    ANJEL LERTXUNDI
    Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari...
    No disponible ahora

    18,00 €

  • ZU
    ANJEL LERTXUNDI
    2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da ?Zu?, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da...
    No disponible ahora

    19,00 €

  • MARIA GOIKOAK BATBIRULAU!
    ANJEL LERTXUNDI
    No disponible ahora

    22,00 €

  • TOBACCO DAYS
    ANJEL LERTXUNDI
    Gipuzkoako kostaldeko herri bat da eleberri honetako istorioen gertalekua. Udako turista-bisitarienak ez bezala, itsas herri horretako bizilagun askoren egunak -eta batez ere, gauak- arazo, kezka eta urduritasunez gainezka ageri zaizkigu. Izan ere, kontrabandoak, tabako kontrabandoak hain zuzen, bere barne-arau, kodigo eta pikareska ditu. Zinema beltzak hain ohituta gauzkan han...
    No disponible ahora

    10,00 €