AIREPORTUKO MUSIKA

AIREPORTUKO MUSIKA

GARDE IRIARTE, LUIS

23,00 €
IVA incluido
En stock
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2020
Materia
Literatura en euskera
ISBN:
978-84-9172-186-4
Páginas:
448
Encuadernación:
Rústica
23,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a favoritos

2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, bahitu du Leyre Olcoz, nafar politikari eskuindarra eta eragin handiko familia baten azken belaunaldiko kidea.

Ekintzaileek baimena eman diote Olcozi eskutitzak idazteko, hala Mireia Barros emazteari nola hainbat politikariri. Beraietako batzuk nafar alderdi erregionalistaren lagunak dira. Bestetzuk gobernu zentralaren goi karguak, beren esku dutenak EHASekin elkarrizketari ekitea edo irmotasunaren ildoari eustea.

2029an Koldo Lakarek jaso du bahiketaren inguruko agiritegi bat: telefono kontrolatu bidezko elkarrizketen transkripzioak, egunkari ebakinak, YouTube eta sareetatik hartutako berriak, bahituak gatibualdian idatzi gutunen kopiak. Dokumentu horiek irakurri ahala gertakarien berreraiketari ekin dio.

Bahiketak eraginiko interes kontrajarrien lehian talde eta gizaki orok dauka bere arrazoia, dela estatuarena, dela alderdiarena, dela afektuena. Hasieratik botereek, hedabideek, sareek heroi bilakatu dute bahituaren irudia. Gutunak dira Leyre Olcozek bere bizitzaren alde borrokatzeko daukan arma bakarra, gizartea heroi horren izenean heriotzaren alde lerratuz baitoa.

Artículos relacionados

  • KATONA - EUS
    MENDIZABAL ARANBURU, ANTXI¥E
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hit...
    En stock

    19,50 €

  • PANFLETO BAT ATZENDURAREN KONTRA
    SALABURU ETXEBERRIA, PELLO
    Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu. Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia ...
    En stock

    17,00 €

  • ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA
    URRETABIZKAIA, ARANTXA
    Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra...
    En stock

    16,00 €

  • JOSEBA SARRIONANDIAREN ZINEMA PAPERAK (1977-1980)
    SARRIONANDIA, JOSEBA
    1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian ...
    En stock

    20,00 €

  • BESTE ZERBAIT
    SARRIUGARTE, DANELE
    beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnar...
    En stock

    18,90 €

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    En stock

    23,00 €

Otros libros del autor

  • URRATS GALDUEN HOTSA
    GARDE IRIARTE, LUIS
    Luis Garderen itzulera, egunaren pausoa dakarren poesia liburu ziur eta hurbilaz. Urrats galduen hotsa dakar udaberri honetan Luis Gardek, zazpi urte igaro direlarik bere azken poesia liburua argitaratu zuenetik. Hurbiltasun eta pauso ziurrez idatzi ditu poemok Gardek, ohikoa duen fineziaz. Eskura ekarritako poemak dira, gertu behar diren horietakoak, egunaren erritmoa dakarte...
    En stock

    15,00 €

  • EHIZTARIAREN ISILALDIA
    GARDE IRIARTE, LUIS
    Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a. Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna. Donemartie, gaur egun. Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta leku...
    En stock

    21,00 €

  • EREMUEN BIRKALIFIKATZEA
    GARDE IRIARTE, LUIS
    "Liburuko poemetan arnasa handiko ahots poetikoa mintzo da, oreka bereziz elkartzen dituena gizarte kritika eta metapoetika. Hala, liburuaren hausnarketa ildo nagusietako bat bihurtu du egungo krisi garaiari egokitzen zaion poesia moduaren bilaketa, apaindura hutsala izatetik aldenduta. Ondorioz, liburuko diskurtsoaren ausardia azpimarragarria suertatzen da gure garaiko eta giz...
    En stock

    14,00 €

  • TRENEN ABIADURA
    GARDE IRIARTE, LUIS
    Gizakiak gaur ez zukeen poesia asmatuko, idatzi zuen Paul Valéryk ohar batean. Azken tren motelean leihatilatik begira adierazpen bitxi hartaz hausnartzen du bidaiariak. Gure abiadura handiko trenen garaian oraindik posible dira paisaia eta begirada geldiak; idatz daiteke gaur poesia? Liburuaren bigarren atalean Veneziara egindako amodioranzko eta desamodioranzko bidaia oroitz...
    En stock

    12,50 €

  • BARBAROAK BARATZEAN
    GARDE IRIARTE, LUIS
    En stock

    14,00 €