GREDER, ARMIN
Goiz batez, uharteko biztanleek gizon bat aurkitu zuten hondartzan. Itsasoko korronteek eta patuak hura eta bere txalupa bertara eraman zituzten. Uhartekoek bisitariari toki bat egin zioten, baina ezinegona zabaldu zen haien artean, ez baitzen haiek bezalakoa. Ezezagunaren aurrean izuak eragiten duena ezagutzeko istorioa da honakoa.