ORWELL, GEORGE
Eton College ikastetxe esklusiboaren heziketa pribilegiatua jaso arren, George Orwellek pobreziaren eta porrotaren mundua ere ezagutu zuen Parisen eta Londresen. Bizipen haien kontakizuna da Lur jota Parisen eta Londresen, idatzi zuen lehenbiziko liburua. Ia ehun urte iraganagatik ere, kontakizunak eta salaketak gaurkotasun osoa gordetzen dute oraindik ere: lan prekarioa, eskaleak, migranteak, errefuxiatuak, etxegabeak, aterpetxe zulo eta kale gorriko bizimodua, esplotazioa, bazterketa Orwellen sen profetikoak eta ikuspegi zorrotzak ez du, zoritxarrez, egundaino huts egin. Egingo al du inoiz?