GALLASTEGI ZENDEGI, LUR
Kanpin bat, hondartza eder baten ertzean, igerileku eta txirrista mordoa dituena. Zer gehiago eska zezaketen Basakabiko gazteek? Gazteak, lan mundura hurbiltzeko programa baten baitan, kostaldean dagoen kanpin batera joango dira lanera. Hori gutxi balitz, egun horietan surf-eskola bateko gazteak ibiliko dira kanpinean, eta, azken egunean, txapelketa garrantzitsu bat jokatuko da.
Lehen gauean, ordea, norbait desagertuko da, txapelketa aurreko egunak erabat baldintzatuko duena. Kideen arteko tira-birak, laguntasuna, beldurrezko istorioak eta istripu larri bat izango dira Basakabiko gazteek izango dituzten bizipenetako batzuk. Denak salbu irtengo ote dira kanpin zoragarri horretatik?