HOTZ INDUSTRIALA

HOTZ INDUSTRIALA

BELAMUNO, JULEN

18,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Argitaletxea:
SUSA
Argitalpen-urtea:
2020
Gaia
Euskarazko literatura
ISBN:
978-84-17051-47-1
Orrialdeak:
216
Azala:
Rústica
18,00 €
BEZa barne
Berehalako eskura
Gehitu gogokoenak

Lezetak hozkailu industrialak konpontzen egiten du lan, nahiko nekatuta dago eguneroko martxarekin, eta lankide antojagarri baten adarjotzeak aguantatu behar ditu gainera, emakume gazteago batekin duen harremanagatik. Euskal Herritik Berlinera egin zuen ihes Martinek 80ko hamarkadan, desagertzeko bulkada bati jarraituz, eta, denek ahaztu dutela uste duenean, euskaraz idatzitako gutun bat jasoko du. Belarriko minez farmazia irekitzeko zain dago artista bat, eta bere antz handia duen gizon dotoreago batekin egingo du topo, Isabelekin izan zuen harremana zelan hondatu zen gogoratzen duen bitartean. Bikote batek Errioxan erositako etxera hurbilduko da jabe ohien semea, zuhaitz bat ez botatzeko eskatzera. Italian koadro berezi batzuk agertu ostean, aspaldi ahaztutako pintore baten gaineko ikerketan murgilduko da Ander.

Bost ipuinez osatuta dago Julen Belamunoren Hotz industriala. Izoztutako txori baten begirada, paseo bat ontzi turistikoan laku hutsean, igelak koadro desitxuratuetan. Egunerokotasunaren zama astunegia bihurtzen denean, lanegunaren amaieran hartutako tragoa ere izan daiteke itxaropena.

Lotutako artikuluak

  • KATONA - EUS
    MENDIZABAL ARANBURU, ANTXI¥E
    Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hit...
    Berehalako eskura

    19,50 €

  • JOSEBA SARRIONANDIAREN ZINEMA PAPERAK (1977-1980)
    SARRIONANDIA, JOSEBA
    1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian ...
    Berehalako eskura

    20,00 €

  • ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA
    URRETABIZKAIA, ARANTXA
    Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra...
    Berehalako eskura

    16,00 €

  • BESTE ZERBAIT
    SARRIUGARTE, DANELE
    beste zerbait ez da ohiko nobela bat: nobela mutante bat da, gorputza eta hizkuntza aldatzen saiatzen dena, desira kuir baten itsasargi. Protagonistak mutazio-gosez eta desiraz desplazatuta bizitzen eta idazten du; bizipen afektiboak, heziketa-esperientziak eta irakurketa feministak kiribilka doaz, hainbat ahots, forma eta tonuren bidez adierazita. Testuak lekukotasuna, hausnar...
    Berehalako eskura

    18,90 €

  • AMERIKAREN ARRAKALAK
    REPARAZ, MIKEL
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka histor...
    Berehalako eskura

    23,00 €

  • IDAZKETA LABANA BAT DA
    ERNAUX, ANNIE
    Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala. Lekua eta Pasio hutsaren egilearen obra ulertzeko ezinbesteko lana da hau baina, gainera, estetikaren eta p...
    Berehalako eskura

    15,00 €