HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA

ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE

17,00 €
BEZa barne
Laster eskuragai
Argitaletxea:
PAMIELA
Argitalpen-urtea:
2020
Gaia
Haurrentzako liburuak
ISBN:
978-84-9172-173-4
Orrialdeak:
80
Azala:
Cartoné
17,00 €
BEZa barne
Laster eskuragai
Gehitu gogokoenak

Hegan egiten dute, arrautzak erruten dituzte, mokoa dute… Baina horiek ez dira hegaztien pribilegio esklusiboak: saguzarrak ere egiten du hegan (eta ugaztuna da), barraskiloak (gasteropodoa) eta arrainek ere erruten dituzte arrautzak, dortokak (narrastia) eta olagarroak ere badute mokoa… Hegaztien berezitasun nagusia, beste inongo animaliek ez duten ezaugarria, hauxe da: beren gorputza eta hegoak milaka lumaz estalita daude…

Munduan badira 10.000 hegazti espezie baino gehiago, eta haietatik 80 bildu ditugu liburu honetan: hala pinguinoa nola kolibria; bai enara eta bai zozoa; hontza eta pelikanoa…

Hegaztien morfologia deskribatzeko balio duen hiztegi irudidun ttipi bat dakar hasieran. Gero, espezie bakoitzari dagokionez, argibide jakingarriak ematen dira: lumajea, elikadura mota, estaltzeko ohiturak… baita sortzen duten kantua edo hotsa ere. Hegazti bakoitzaren batez besteko tamaina eta hego-luzera ere ikasiko ditugu, bata bestearekin alderatzeko.

Bilduma honetako gainerako liburuetan bezala, honetan ikusiko ditugun irudiak estilo zientifikokoak dira, zehaztasun handiz eginak, garai bateko naturalistek beren landa koadernoetan egiten zituztenen gisakoak: errotuladorez nahiz tinta txinatarrez marraztuak, eta akuarela bidez koloreztatuak; horrela lortzen dute izaki zoragarri hauen irudi fin eta poetiko bat ematea.

Oso liburu erakargarria da, hegaztien irudi ikusgarriengatik ez ezik, haiei buruzko eduki tekniko ulergarri bezain jakingarriengatik ere bai, bertan erakusten baita nola egiten duten habia, nola aireratzen diren hegan eta nola egiten duten kantua.

Lotutako artikuluak

  • GORA KOLORETAKO AZAZKALAK!
    AMAVISCA, LUIS / ACOSTA, ALICIA
    Jon-i izugarri gustatzen zaio azkazalak margotzea, eta eskolan barre egin ziotenean, bere aitak ere bereak margotzea erabaki zuen, semea babesteko. Istorio hau benetako gertakarietan oinarriturik dago. ...
    Berehalako eskura

    14,90 €

  • REALIDAD Y JUEGO
    WINNICOTT, D. W.
    ¿Cuál es el origen de la creatividad y de qué manera podemos desarrollarla? En Realidad y juego, D. W. Winnicott explora estas preguntas fundamentales a partir del estudio del yo individual, los objetos transicionales y la delicada relación entre el mundo interno y la realidad exterior.Winnicott muestra cómo, en el encuentro lúdico entre el niño y la figura cuidadora, se crea u...
    Berehalako eskura

    22,50 €

  • MISS CAT. EL SECRETO DEL VIKING KING
    FROMENTAL, JEAN-LUC
    En el tranquilo barrio donde vive Miss Cat, algo no va bien: su amigo Ole ha cerrado su heladería sin dar explicaciones y ha desaparecido de un día para otro. Intrigada por el caso, Miss Cat inicia una investigación que la llevará, junto a su amiga Griselda, hasta el museo del Viejo Drakkar, un lugar dedicado al mundo vikingo y lleno de secretos. Entre pistas desconcertantes, ...
    Berehalako eskura

    11,95 €

  • UHARTEA
    GREDER, ARMIN
    Goiz batez, uharteko biztanleek gizon bat aurkitu zuten hondartzan. Itsasoko korronteek eta patuak hura eta bere txalupa bertara eraman zituzten. Uhartekoek bisitariari toki bat egin zioten, baina ezinegona zabaldu zen haien artean, ez baitzen haiek bezalakoa. Ezezagunaren aurrean izuak eragiten duena ezagutzeko istorioa da honakoa. ...
    Berehalako eskura

    18,00 €

  • VUELTA AL MUNDO EN 80 DIAS, LA
    VERNE, JULIO / RUSSO, DOMENICO
    Inspirada en la obra maestra de Julio Verne Phileas Fogg está seguro: ¡es posible dar la vuelta al mundo en 80 días! Con la convicción de querer demostrarlo, Fogg emprende la aventura acompañado de su fiel mayordomo Passepartout. Para lograrlo, utilizará todos los medios a su alcance: globos aeros-táticos, trenes de vapor, trineos e incluso… ¡elefantes! Uno de los clásicos ...
    Berehalako eskura

    11,00 €

  • VENTIDÓS CUENTOS PICANTES
    SAMANIEGO, FELIX MARIA / GRAVELOT, HUBERT FRANCOIS
    Presentamos de nuevo una selección de las inolvidables narraciones eróticas, jocosas y deslenguadas de tan ilustre y libertino escritor, editadas por Alfonso Martínez Galilea, prologadas por Joaquín López Barbadillo e ilustradas con grabados del siglo xviii de Noël Le Mire y de Hubert François Gravelot. Una lectura fresca y acalorada a la par que saludable. ...
    Berehalako eskura

    18,90 €

Egilearen beste liburu batzuk

  • LOREEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE
    Gida ilustratu atsegin eta zehatza, loreen mundu harrigarrian barneratzeko. «Loreen inbentarioa (irudiduna)» izeneko honen orrialdeak kolorefesta bat dira, eta, 62 lore motaren eskutik, mundu guztian zehar eramanen gaitu bidaian: Hego Afrikako eskualdeetatik Indonesiako Sumatra uharteraino, Europako belardietan barrena. Lore basati nahiz landatuak modu originalean sailkatuta d...
    Berehalako eskura

    18,00 €

  • INTSEKTUEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE
    «Intsektuen inbentarioa (irudiduna)» honek 65 intsektu espezie biltzen ditu, Europakoak eta mundu osokoak: koleopteroak, lepidopteroak, dipteroak, himenopteroak, isopteroak... Soilik artropodoek mundu guztiko animalien % 80 baino gehiago osatzen dute. Zientzialariek milioi bat intsektu baino gehiago katalogatu dituzte, baina kalkulatzen dute benetako kopurua bost eta hamar mil...
    Berehalako eskura

    18,00 €

  • DINOSAUROEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE
    Orain dela 230 milioi urte, dinosauroak agertu ziren. Zenbaiten iritziz, meteorito baten erorketak eragin zuen, neurri batean, haien desagerpena; gaur egun Mexiko dagoen tokian izan zen, orain dela 66 milioi urte. Erabat desagertu ote ziren? Ez dirudi hala izan zenik: gaur egungo hegaztiak haien ondorengoak dira? Bizia Lurraren gainean orain dela 4.300 urte sortu zela ikasiko ...
    Berehalako eskura

    18,00 €

  • ANIMALIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE
    Hemen erakusten diren espezieetako batzuk gaur egun mehatxatuta daude (tigrea edo txinpantzea); beste batzuk galzorian daude (errinozero beltza, itsas txakur fraidea eta larruzko dortoka); eta badira dagoeneko desagertu direnak animalia basati gisara (orix izenekoa, adibidez). Nahi genuke lan honek balio izatea kontzientzia hartzeko halakoak babestu behar direla eta, oro har, h...
    Laster eskuragai

    17,00 €

  • FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE
    Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak... Fruitu eta baraz...
    Laster eskuragai

    18,00 €